Lurraren defentsatik abiatuta, eredu berri bat altxatu dutenekoa.

Iturria: Diablo de Navarra (elkarrizketa osoa)

Denbora tarte bat pasa da Aroztegiaren obrak gelditu zituen akanpalekua altxa zenetik. Makinak alde egitearekin batera jaso ziren oihaletxeak. Izpegin bildu gara, begirada jaso eta borroka honek utzi duenaz solasteko. Belaunaldi ezberdineko bi emakume izan ditugu solaskide, bere tokitik abiatuta borroka honen lehen lerroa hartu duten bi emakume.