Arbonan protesta ikusgarria egin dute gaur

Gaur goizean ekintza ikusgarria egin dute Arbonan lurrak okupatzen ari diren nekazariek. 20 egun eramaki dituzte kanpaldian eta oraindik negoziazioak ez dira hasi.

Ipar Euskal Herri osoko 128 traktore elkartu dira Arbonan, eta Miarritzera joan dira beren kexa agertzeko zirkulazioa trabatuz.

Ekitaldi gehiago eginen dituztela erran dute. Hasteko ortzegun arratsaldean deitu dute jendea harat hurbiltzeko.

Zirkulazioa oztopatu dute Miarritzen ELBko laborariek