Akanpada hasi du Aroztak mugimenduak

Berriz ere gelditu dituzte Aroztegiko eremuetan lanean ari diren makinak eta «erresistentzia akanpada» egiten hasi dira Aroztak mugimenduko ekintzaileak. «Txikizio hau gelditu arte», erresistentzia borrokarekin «bat egiten duten guztiak hurrengo egunetako mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena» zabaldu dute.

Iturria: erran.eus